311.gela
Hilabete askotan, Hegoafrikako udal ospitale bateko 311. gelako madarikazioan sinetsi izan dute bertakoek. Goizero zaintza intentsiboetarako gela horretan hilotz bat aurkitzen zuten ostiraletan, hutsik egin gabe. Egia da paziente guztiek tratamendu larriak jasan zituztela, baina ez zeuden hiltzeko arriskuan. Mediku-taldea, harrituta, airearen kutsadura bakteriologikoa izan ote zitekeen pentsatzen hasi zen. Biktima ugarien familiek eskatuta, agintariek ikerketa bat eskatu zuten.
311. gelan, bitartean, ostiralero hilotz bat aurkitzen jarraitu zuten, eta azkenean, erizain edo mediku ero baten ekintza ote zen susmatzen hasi zirenez, gelan ezkutaleku bat prestatzea otu zitzaien, zer gertatzen zen ikusteko…
Orduan ikusi zuten Ostegun guztietan,goizaldeko 3:30ean, monstruo arraro bat leihotik sartzen zen eta pazienteen odola xurgatu eta gero joaten zen. Ez zuen inolako arrastorik uzten eta oso azkarra zen bere lanean. Bakarrik gela horretan gertatzen zen,leiho baxuena zelako eta medikuen gelatik urrunen dagoen gela zelako. Momentu horretatik aurrera medikuek zaintza egiten dute ostegunetako gau osoetan, monstrua agertuko den momentuaren zain…
